15/5/12

ONGI ETORRI!!!!!!!

Donostiako Irakaskuntza Eskolako ikasle talde bat gara, Haur Hezkuntzakoak. Blog hau irakasgai baten bitartez sortutakoa da, non ikasgaian zehar egindako ekintzak eta jarduerak biltzen ditugu. Lehen aipatutako ikasgaia Didaktika Orokorra dugu eta honen helburua azken batean da ikasitako guztia jardueren bidez praktikan jartzea.


APRENDIZAI OBJEKTUA

Didaktikako beste klase batean, talde bakoitzeko kide bakoitzak Haur Hezkuntzako oroitzapenak ekartzen zizkiguten objektu bat hartu eta horri buruzko hausnarketa egin dugu. Bertan, objektu hori erabiltzeko erabiltzen genuen metodologia, objektu hori erabilita lantzen genituen edukiak eta helburuak azaltzen ditugu. Hona hemen guzti honekin osatutako dokumentua:

15/5/10

IRAGARKIAK



Gaurkoan irakasleak egunkari, iragarki eta bideo batzuk ikustera eta horien inguruan hausnarketa txiki bat egitera animatu gaitu. Material guztiak ikusi ondoren, ondorio batzuk atera ditugu. Bestalde, curriculum ezkutuarekin duten lotura aztertu dugu.

Azterketa hori eginda, ikusi dugu iragarki hauek lotura zuzena dutela currulum ezkutuarekin. Baina, hori ulertzeko curriculum ezkutua zer den jakin behar dugu. Beraz, zer da curriculum ezkutua? Curriculum ezkutua asmorik gabe gauzatzen diren ikasketek osatzen duten curriculuma da, esplizituki ematen ez direnak. Hala ere, irakasle eta beste ikasleekin edukitzen den elkarreraginaren bitartez ikasten dira.

Ikusi ditugun bideoak eta irudiak curriculum ezkutuarekin lotu ditu hainbat arrazoirengatik: Alde batetik, ikusitako film guztiak sexismoa jorratzen dutela iruditu zaigu, izan ere, garbiketa eta etxeko kontuak emakumearekin lotzen baititu; eta autoak eta koloniak berriz,  gizonarekin. Bestetik, iragarkietan sexismoaz gain beste gai batzuk ere agertzen dira, hala nola, erlijioa (eskolan gurutzea arbelaren gainean izatea), helduek haurrekiko adierazten duten jarrera, hau da, gurasoak haurrari indarkeria erabiltzeagatik garrazi egitea berak emaztearekin berdina egiten duen bitartean. Egunkarietan aldiz, arrazakeria da gai nagusia, gure iritziz. Izan ere, albiste bat irakurtzerako garaian, garrantzitsuena ez da pertsona horren arraza ezagutzea, egoera zein den jakitea baizik.

Gure ustez, bideo eta irudi horiek ematen diguten ezkutuko mezu hori, nahigabekoa da, era esplizituan sortutakoa. Izan ere, uste dugu, irudi eta bideo horiek sortu zituztenen helburua, produktu baten publizitatea egin eta produktua saltzea besterik ez dela, baina publikoarengan erreakzio anitzak sortzen ditu, esaterako guk hasieran aipatu ditugunak.

Horrelako kasu asko ikus ditzakegu Haur Hezkuntzan ere. Adibidez, irakasle batek mutil bati mantala arrosa inoiz jarri nahi ez izatea eta mantala hori neskentzako bakarrik erabiltzea. Irakaslearen jarreraren bitartez, neskek ikas dezakete arrosa, beraien kolorea bakarrik dela eta, konturatu gabe, hau da, irakasleak erabiltzen duen curriculum horren bitartez, haurrek sexua eta kolore jakin batekin erlazionatzen ikasten dute. Nahiz eta irakaslearen helburua hori ez izan, irakasleari nahigabe ateratzen zaio.

Hau dena ikusi eta gero, deigarrienak iruditu zaizkigun bideo eta argazkia aukeratu dugu, adibide gisa:

1. BIDEOA




 


Iragarki honen helburua Alfa Romeo etxeko “Giulietta” autoa saltzea da, baina, curriculum ezkutuarekin ere lotura handia du, izan ere, autoa saltzeko, autoa erakusten duten heinean, emakume baten ahotsa entzuten da tonu sensual batez hitz “probokatzaileak” erabiliz (tocame, gritame, seduceme, relajame, controlame, incitame, provocame…); autoa emakume batekin alderatuz. Era berean, emakumearen gorputza ere erakusten dute modu sensual batean, betiere gizonezkoei erakartzeko. Ikusi dezakegu iragarkia gizonezkoei zuzenduta dagoela.



2. ARGAZKIA




Argazki honek, Dolce & Gabbanako produktuak (kolonia, arropa…) saltzea du helburu. Horretarako, “Modako gorputzak” erabiltzen dituzte. Ikusten den irudia sexista dela uste dugu, izan ere, emakume bakarra lau gizonen menpe dagoela azaltzen da. Hauetako gizon batek emakumea eusten duen bitartean gainerakoek bere txanda itxaroten daudela dirudi. Bestalde, emakumeari dagokionez, ikusten da emakumearen papera gizonaren aurrean guztiz otzana dela. Beraz, nahiz eta helburua hau ez izan, jasotzen dugun mezua, inkonszienteki, hau da: denok estereotipo bat izan behar dugula, emakumea gizonaren menpe dagoela...

15/5/9

CURRICULUMA

Didaktikako beste klase batean “Haur hezkuntzarako, lehen eta bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako dekretu currikularrak Euskal Autonomia Erkidegoan” dokumentua landu dugu. Atal honetan, dokumentu horretako haur hezkuntzako atalik aipagarrienak hartu eta hurrengo galderei erantzun diegu.

  • Zer ikasi behar da?
Beharrezkoa da bi hizkuntza ofizialak ikastea: euskara eta gaztelania.
Esperientzia esparruak menderatu behar dira: autonomia pertsonala, ingurunearen ezaguera eta hizkuntza.
Edukiak bi ziklotan sailkaturik daude: 0-3urte eta 3-6 urte.

  • Zertarako ikasi behar da?
Hauerrek, gizartean beharrezkoak diren ezagutzak, abilezia eta balioak eskuratu ditzaten.

  • Nola ebaluatu behar da?
Ebaluazioa orokorra eta indibiduala, jarraitua eta prestakuntzazkoa izango da. Behaketa zuzena eta sistematikoa izango da ebaluazio-prozesuko teknika nagusia.

  • Zer ebaluatu behar da?
Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua, beren hezkuntza jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko dute, maila horretako helburuekin eta ezagutzarekin bat.

  • Noiz ebaluatu behar da?
Kurtso hasieran, erdialdean eta bukaeran, eguneroko behaketaz ahaztu gabe, noski. Familiek seme-alaben irakas- eta ikas-prozesuari buruzko informazioa jasoko dute, gutxienez hiru hilean behin.

  • Nola irakatsi behar da?
    1. Aniztasunaren trataera eta bizikidetza kontuan hartuta
    2. Ikaskuntza esanguratsuaren bidez (kulturarekin lotuta dago, eragina du gure inguruan…)
    3. Eskola giro egokia sortuz: ongizatea, afektua, familia-eskola harreman ona sustatuz….
    4. Globalki irakastsi behar da, ez dira ikasgaiak eman behar, baizik eta objektu batekin esperimentatzeko garaian, ikasgai ezberdinak konturatu gabe ikastea.


15/5/8

ZEHAZTAPEN MAILAK


Curriculumaren garapena, ikastetxe eta gela bakoitzeko norberaren ezaugarrietara egokitzeko, hiru mailatan zehaztuko da. Ondorioz, bere osagaiak (helburuak, oinarrizko konpetentziak, edukiak, pedagogi metodoak eta ebaluazio irizpideak) gero eta zehazkiago agertuko dira.

15/5/7

PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK

Curriculuma zehazten duen dekretuan,  ikasleak hezkuntza esku-hartzearen ondorioz garatu behar dituen gaitasunak agertzen dira. Baina eskolak, zehazten diren helburu horiek lortzeko burutuko dituen jardueretako edukien aukeraketa eta antolamenduari buruzko erabakiak hartu behar ditu. 

Bestalde, zein metodologia printzipio erabiliko duen zehaztu behar du: epazioak, baliabide materialak eta beste hainbat baliabide nola antolatu eta erabiliko dituen; ikasleak nola taldekatuko dituzken; aniztasuna nola uztartuko duten; eskola eta familiaren arteko harremana nolakoa izango den, zein metodologia erabiliko duten jarduerak aurrera eramateko....

Hortaz ikastetxeak, zehazki irakasle taldeak, proposamen pedagogiko bat aurkeztu behar du, goian aipatu diren atalak  jorratuz.

Jarraian, didaktika orokorraren saioan, irakurri genituen irakurgaien power pointak luzatzen ditugu proposamen metodologia ezberdinen inguruan.

1. Printzipio metodologikoak eta irakasteko metodoak
Kontuan hartu beharrekoa proposamen pedagogikoa aurrera eramateko garaian

 2. Decrolyren metodologia
3. Txokoen metodologia
4. Proiektuen bidezko metodologia
5. Tailerren metodologia

15/5/5

UNITATE DIDAKTIKOA

Oinarrizko Curriculum diseinutik abiatuz, honako unitate didaktikoa osatu dugu, hiru urteko haurrekin gelan aurrera eramateko. 

Unitate honetan azaltzen da: Zein den aukeratu dugun gaia eta zergatik aukeratu dugun; unitate honekin, landuko diren konpententziak, helburuak, edukiak eta abar; erabiliko dugun metodologia eta azkenik, zer nolako ebaluazio prozedura eta irizpideak erabiliko ditugun. 

Bestalde eranskinen multzoan, unitatearekin erlazionaturiko jarduerak, jarduera fitxak eta erabiliko den erregistro taula dago.

Jarraian, gelakideen aurrean gure unitate didaktikoa aurkezteko erabili genuen power point-a duzue:

15/5/3

KARTOGRAFIA

Didaktikaren zati handi bat Curriculumak betetzen duenez, hona hemen gure Curriculumaren inguruko kartografia.
Ikus dezakezuenez, guk Curriculuma bide gisa hartu dugu. Izan ere, gure ustez, irakasleok jarraitu beharreko bide bat da nahiz eta azkenean, bakoitzak bere bidea eta bere nortasuna edukiko duen.