Curriculuma zehazten duen dekretuan, ikasleak hezkuntza esku-hartzearen ondorioz garatu behar dituen gaitasunak agertzen dira. Baina eskolak, zehazten diren helburu horiek lortzeko burutuko dituen jardueretako edukien aukeraketa eta antolamenduari buruzko erabakiak hartu behar ditu.
Bestalde, zein metodologia printzipio erabiliko duen zehaztu behar du: epazioak, baliabide materialak eta beste hainbat baliabide nola antolatu eta erabiliko dituen; ikasleak nola taldekatuko dituzken; aniztasuna nola uztartuko duten; eskola eta familiaren arteko harremana nolakoa izango den, zein metodologia erabiliko duten jarduerak aurrera eramateko....
Hortaz ikastetxeak, zehazki irakasle taldeak, proposamen pedagogiko bat aurkeztu behar du, goian aipatu diren atalak jorratuz.
Jarraian, didaktika orokorraren saioan, irakurri genituen irakurgaien power pointak luzatzen ditugu proposamen metodologia ezberdinen inguruan.
1. Printzipio metodologikoak eta irakasteko metodoak
Kontuan hartu beharrekoa proposamen pedagogikoa aurrera eramateko garaian
2. Decrolyren metodologia
3. Txokoen metodologia1. Printzipio metodologikoak eta irakasteko metodoak
Kontuan hartu beharrekoa proposamen pedagogikoa aurrera eramateko garaian
2. Decrolyren metodologia
4. Proiektuen bidezko metodologia
5. Tailerren metodologia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina