Gaurkoan irakasleak egunkari, iragarki eta bideo batzuk ikustera eta horien inguruan hausnarketa txiki bat egitera animatu gaitu. Material guztiak ikusi ondoren, ondorio batzuk atera ditugu. Bestalde, curriculum ezkutuarekin duten lotura aztertu dugu.
Azterketa hori eginda, ikusi dugu iragarki hauek lotura zuzena dutela currulum ezkutuarekin. Baina, hori ulertzeko curriculum ezkutua zer den jakin behar dugu. Beraz, zer da curriculum ezkutua? Curriculum ezkutua asmorik gabe gauzatzen diren ikasketek osatzen duten curriculuma da, esplizituki ematen ez direnak. Hala ere, irakasle eta beste ikasleekin edukitzen den elkarreraginaren bitartez ikasten dira.
Ikusi ditugun bideoak eta irudiak curriculum ezkutuarekin lotu ditu hainbat arrazoirengatik: Alde batetik, ikusitako film guztiak sexismoa jorratzen dutela iruditu zaigu, izan ere, garbiketa eta etxeko kontuak emakumearekin lotzen baititu; eta autoak eta koloniak berriz, gizonarekin. Bestetik, iragarkietan sexismoaz gain beste gai batzuk ere agertzen dira, hala nola, erlijioa (eskolan gurutzea arbelaren gainean izatea), helduek haurrekiko adierazten duten jarrera, hau da, gurasoak haurrari indarkeria erabiltzeagatik garrazi egitea berak emaztearekin berdina egiten duen bitartean. Egunkarietan aldiz, arrazakeria da gai nagusia, gure iritziz. Izan ere, albiste bat irakurtzerako garaian, garrantzitsuena ez da pertsona horren arraza ezagutzea, egoera zein den jakitea baizik.
Gure ustez, bideo eta irudi horiek ematen diguten ezkutuko mezu hori, nahigabekoa da, era esplizituan sortutakoa. Izan ere, uste dugu, irudi eta bideo horiek sortu zituztenen helburua, produktu baten publizitatea egin eta produktua saltzea besterik ez dela, baina publikoarengan erreakzio anitzak sortzen ditu, esaterako guk hasieran aipatu ditugunak.
Horrelako kasu asko ikus ditzakegu Haur Hezkuntzan ere. Adibidez, irakasle batek mutil bati mantala arrosa inoiz jarri nahi ez izatea eta mantala hori neskentzako bakarrik erabiltzea. Irakaslearen jarreraren bitartez, neskek ikas dezakete arrosa, beraien kolorea bakarrik dela eta, konturatu gabe, hau da, irakasleak erabiltzen duen curriculum horren bitartez, haurrek sexua eta kolore jakin batekin erlazionatzen ikasten dute. Nahiz eta irakaslearen helburua hori ez izan, irakasleari nahigabe ateratzen zaio.

Hau dena ikusi eta gero, deigarrienak iruditu zaizkigun bideo eta argazkia aukeratu dugu, adibide gisa:
1. BIDEOA
Iragarki honen helburua Alfa Romeo etxeko “Giulietta” autoa saltzea da, baina, curriculum ezkutuarekin ere lotura handia du, izan ere, autoa saltzeko, autoa erakusten duten heinean, emakume baten ahotsa entzuten da tonu sensual batez hitz “probokatzaileak” erabiliz (tocame, gritame, seduceme, relajame, controlame, incitame, provocame…); autoa emakume batekin alderatuz. Era berean, emakumearen gorputza ere erakusten dute modu sensual batean, betiere gizonezkoei erakartzeko. Ikusi dezakegu iragarkia gizonezkoei zuzenduta dagoela.
2. ARGAZKIA
Argazki honek, Dolce & Gabbanako produktuak (kolonia, arropa…) saltzea du helburu. Horretarako, “Modako gorputzak” erabiltzen dituzte. Ikusten den irudia sexista dela uste dugu, izan ere, emakume bakarra lau gizonen menpe dagoela azaltzen da. Hauetako gizon batek emakumea eusten duen bitartean gainerakoek bere txanda itxaroten daudela dirudi. Bestalde, emakumeari dagokionez, ikusten da emakumearen papera gizonaren aurrean guztiz otzana dela. Beraz, nahiz eta helburua hau ez izan, jasotzen dugun mezua, inkonszienteki, hau da: denok estereotipo bat izan behar dugula, emakumea gizonaren menpe dagoela...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina