Didaktikako beste klase batean “Haur hezkuntzarako, lehen eta bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako dekretu currikularrak Euskal Autonomia Erkidegoan” dokumentua landu dugu. Atal honetan, dokumentu horretako haur hezkuntzako atalik aipagarrienak hartu eta hurrengo galderei erantzun diegu.
- Zer ikasi behar da?
Beharrezkoa da bi hizkuntza ofizialak ikastea: euskara eta gaztelania.
Esperientzia esparruak menderatu behar dira: autonomia pertsonala, ingurunearen ezaguera eta hizkuntza.
Edukiak bi ziklotan sailkaturik daude: 0-3urte eta 3-6 urte.
- Zertarako ikasi behar da?
Hauerrek, gizartean beharrezkoak diren ezagutzak, abilezia eta balioak eskuratu ditzaten.
- Nola ebaluatu behar da?
Ebaluazioa orokorra eta indibiduala, jarraitua eta prestakuntzazkoa izango da. Behaketa zuzena eta sistematikoa izango da ebaluazio-prozesuko teknika nagusia.
- Zer ebaluatu behar da?
Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua, beren hezkuntza jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko dute, maila horretako helburuekin eta ezagutzarekin bat.
- Noiz ebaluatu behar da?
Kurtso hasieran, erdialdean eta bukaeran, eguneroko behaketaz ahaztu gabe, noski. Familiek seme-alaben irakas- eta ikas-prozesuari buruzko informazioa jasoko dute, gutxienez hiru hilean behin.
- Nola irakatsi behar da?
- Aniztasunaren trataera eta bizikidetza kontuan hartuta
- Ikaskuntza esanguratsuaren bidez (kulturarekin lotuta dago, eragina du gure inguruan…)
- Eskola giro egokia sortuz: ongizatea, afektua, familia-eskola harreman ona sustatuz….
- Globalki irakastsi behar da, ez dira ikasgaiak eman behar, baizik eta objektu batekin esperimentatzeko garaian, ikasgai ezberdinak konturatu gabe ikastea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina